Ekainaren 4an, larunbata, arratsaldeko 17:00etan, beteranoaren lagunarteko partida.
Azeri Zaharrak - Les Barbons (Bordeux)
Ekainaren 4an, larunbata, Les Barbons
(Cadaujac, Frantzia) taldearen aurka edukiko dugu hitzordua, arratsaldeko
bostetan Landaren.. Orain dela hilabete batzuk harremanetan jarri ziren
gurekin, honantz etorri eta talderen batekin “tokata” bat jokatzeko nahia
adieraziz. Eta, jakina, gu geu prest, beti baita atsegina kirol honen inguruan
tarte on bat igarotzea.
Ondoren, hirugarren denboran senior mailako Euskadiko
eta Galiziako selekzioetako ordezkariekin bat egingo dugu, garaitsu ibiliko
gara eta.