Denboraldi berrirako bazkide egin nahi?
Errugbi elkarteko harpidedun eta laguntzaile izan nahi dutenek zabalik dute tramitazioa egiteko garaia. Laguntzaileek 30 euro ordainduko dituzte, beti bezala, eta partiduetako sarrera arrunta ordainduko dute. Lehendik harpidedunak zirenei ere, kuota mantenduko zaie; 50 euro. Harpidedun berrien kuota, berriz, 60 euro izango da. Denak sartuko dira partiduetan astero egiten diren zozketetan.