2018(e)ko abenduaren 18(a), asteartea
2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala
2018/11/17
AZERI ZAHARRAK - GETXO (MUNGIA-ORDIZIA)
Saio gogorra joan den larunbatean Getxoko taldearen aurka eduki genuena.
Bizkaitarrek euren taldea Mungiako eta Ordiziako lagunekin osatu zuten eta talde zaildu baten irudia eman zuten Landaren.
Azerizaharrek ere talde osatua atera zuten, kopuruari dagokionean. Bertan jokatuta nabaritzen da errazagoa dela jokalariak biltzea.
Hasieratik serio hasi zen jokoa eta batzuk eta besteek ez zuten amore eman nahi izan intentsitatea jaisteri dagokionean. Hori dela eta epaileak lanak izan zituen jokoa zuzendu eta
beroaldiak baretzen.
Edonola ere, jokaldi politak ikusi ahal izan ziren eta errugbiaz gozatzeko aukera ederra eduki zuten zelairatutakoek. Alabaina, gertatu zen inork nahi izaten ez duen hori, baina denok gerta daitekeela dakiguna: lesioak. Min hartutakoren bat izan zen, eta parterik txarrena Gorka getxotarrak eraman zuen. Bihoakio hemendik besarkada handi bat eta aurki zelaian berriro topo egiteko desioa!
Azken emaitza 20-15ekoa izan zen, bisitarien alde.
Jarraian, hirugarren denborak ekarri zituen kidetasun uneak eta berriketaldirako paradak, jan-edanean. Aipagarria getxotarrek ekarritako oparia: euren jokalari baten egindako margolana, bi taldeetako jokalarien irudiarekin.
Eskerrik asko, Getxo, zuen bisita eta oroigarriarengatik eta laster arte!!
https://photos.app.goo.gl/Kr4mHqy7Nn1swXU3A
2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala
Errepikatzeko modukoa!!
Errepikatzeko modukoa!!
Arratsalde bikaina igaro genuen Baionan, urriaren 6ko topaketan.
Hiru talde elkartu ginen: Medikuak, Ordizia eta Azeri Zaharrak.
Inori meriturik kendu gabe, onartu beharrekoa da Medikuak nagusitu zela alor guztietan.
Zelaian bera izan zen mailarik handiena eman zuena. Joko azkarra, serioa eta kiroltasunez
burutua. Hala ere, haiekin eduki genuen neurketan azeriok ere lan ona egin genuen eta 0-5eko
emaitzarekin bukatu genuen.
burutua. Hala ere, haiekin eduki genuen neurketan azeriok ere lan ona egin genuen eta 0-5eko
emaitzarekin bukatu genuen.
Bigarren neurketa, ordiziarren aurkakoa, ere galdu egin genuen, 5-10. Eta honetan ere lan
ona egin izanaren sentsazioarekin bukatu genuen.
ona egin izanaren sentsazioarekin bukatu genuen.
Batzuentzat hirugarren neurketa bat ere izan zen, goierritarrek taldea osatzeko laguntza
behar izan baitzuten.
Beste bi taldetako batzuk aritu ginen eurekin. Kirol honek halako harreman bereziak
ezartzeko aukera ematen digu: une batean aurrez aurre eduki duzun aurkariarekin
hurrengo tartean orpoz orpo ari zaitezke.
behar izan baitzuten.
Beste bi taldetako batzuk aritu ginen eurekin. Kirol honek halako harreman bereziak
ezartzeko aukera ematen digu: une batean aurrez aurre eduki duzun aurkariarekin
hurrengo tartean orpoz orpo ari zaitezke.
Eta, jakina, zelaikoak bukatu ondoren Medikuak taldearen elkartean eduki genuen
hirugarren denbora. Etxekoek eskaini ziguten abegia are aipagarriagoa izan zen:
a ze tokia, a ze zerbitzua eta a ze sukaldariak!
Honetan emandako maila ez zen ordura artekoa baino kamutsagoa izan.
Eskuzabaltasun eta mimo handiz prestatutako otordua eskaini ziguten,
eta giro ederrean egon ginen guztiak batera.
hirugarren denbora. Etxekoek eskaini ziguten abegia are aipagarriagoa izan zen:
a ze tokia, a ze zerbitzua eta a ze sukaldariak!
Honetan emandako maila ez zen ordura artekoa baino kamutsagoa izan.
Eskuzabaltasun eta mimo handiz prestatutako otordua eskaini ziguten,
eta giro ederrean egon ginen guztiak batera.
Elkar agurtu arretik hiru taldeak Hernanin berriro elkartzeko aukera azaldu genien
eta daitekeena da datorren hilean berriro batzea.
eta daitekeena da datorren hilean berriro batzea.
MILA ESKER, MEDIKUAK!!!!
2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala
2018-2019. BA GOAZ.....
2018/10/06 BAIONARA
Iritsi da denboraldi honetako lehenengo
topaketarako data!
Urriaren 6an, larunbata, Baionara joango gara
arratsaldeko 17:00etan Medikuak
taldearen eta Iruñeko eta Arrasateko lagunekin osatuko den beste talde
baten aurka jokatzeko.
Irrikan gaude zelairatu eta jokoari ekiteko
eta jakina, baita ondorengoetarako ere!
2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala
2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea
MELGACHOS vs AZERI ZAHARRAK
Hitzik
ez Vigoko irteera definitzeko.
Hain izan da bikaina!!
Hasteko
esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen Melgachos taldea osatzen duten
guztientzako.
Bidaia
honek Azerien eta "marrazoen' arteko kidetasuna uztartzea eragin du. Gure
Patxi haiena ere izatea ez da arrazoi makala. Horretaz gain, talde serioa
bezain hurbila topatu dugu Galizian. Serioa antolamenduari dagokionean:
jokalari kopuru handia, joko maila bikaina, gogorrak eta kiroltasunez jokatzen
dutenak, epaile fin eta laguntzaileak, kategoriko hirugarren denbora.... eta
hori guztia gutxi balitz, han egin dugun egonaldi guztian gurekin izan ditugu
haietako batzuk.
Azeri
Zaharrek jokoan emandako maila ere ona izan zen. Alabaina, galiziarren laguntza
beharrezkoa izan zen jokoan sortutako bajak ordezkatzeko. Ezer larririk ez,
baina bidaiak erantsitako nekeak eta aurreko taldearen mailak partidaren azken
zatia oso maldatsu bilakatu zuen, 15-10 emaitzarekin.
Bukaeran
geratu zaigun aldartea are hobea da jakinik datorren denboraldian melgatxoak Hernanin
jasoko ditugula jakinda.
Moitas
grazas Melgachos ¡Vostede é moi grande!
Besarkada
handi bana. Laster arte!!!!
2018(e)ko apirilaren 28(a), larunbata
2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea
AZERI ZAHARRAK - SAPU ZAHARRAK
LAGUANARTEKO PARTIDAREN KRONIKATXOA
Espero genuen eta halaxe izan zen: topaketa gogorra.
Joan den maiatzean elkartu ginen lehenengoz bi taldeak eta orduan ikusi genuen talde sendoa zela. Durangon izan ginen hartan, Sapuak izan ziren nagusi markagailuan bezala zelaian ere.
Oraingo topaketa hau parekatuagoa izan zen, baina partidako entsegu bakarra Azeriek lortu zuten. 5-0 etxekoen alde, beraz.
Esan liteke zelai lokaztuak baldintzatu egin zuela bi taldeen jokoa, bereziki eskurakoa, eta motzean gehiago jokatzera bultzatu zuela.
Hirugarren denbora bikaina eta giro ederrean joan zen. Topaketan garaile, kiroltasuna eta bi taldeen arteko harreman sanoa. Eta txapelduna, epailea. Detaile polita eta eskertzekoa eduki zuten durangarrek bere ekarpena goraipatu eta saritzen.
Azerizaharrok aurtengo denboraldirako hitzordu guztiak zehaztuta geneuzkalakoan ginen, baina agian udaran beste behin jokatzeko aukera agertu zen, berriro ere Sapuzaharrekin
2018(e)ko otsailaren 13(a), asteartea
Azeri Zahrrak - Sapu Zaharrak
Azeri Zaharren hurrengo hitzordua hilaren 17an izango da, Hernanin.
Landare zelaian
2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena
Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak
Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak.
Landare. Urtarrilak 2018.
Lagunarteko partida
Topaketa bikaina eduki genuen Arrasateko
lagunekin. Giro fresko baina eguzkitsua, zelaia biguna, nahiko urtsua eta
lokaztu samarra, alegia eskola zaharreko jokalariok estimatzen dugun modukoa,
horrek eskura egiten den jokoa laguntzen ez duen arren. Eta, gainera, aurrez-aurreko
lehiatua.
Nahiko hasiera parekatuaren ondoren, joko-denboraren
erdi aldera markagailuan tartetxoa osatzea lortu genuen Azerizaharrok. Eta
amaierako emaitza geure aldekoa izan bagenuen ere, partidaren azken atalean
Herensugeek hartu zuten ekimena. Horren aurrean, etxekook defentsa lanetan gogotsu
saiatu behar izan genuen aurretik lortutako aldeari eusteko.
Edonola ere amaieran irabazle kiroltasuna eta
bi taldeen arteko adiskidetasuna.
Hirugarren denbora ere ilusio bereziz prestatua
izan zen, nolabait ere aurreko aldietan haiengandik jasotako arretaren esker
ona adierazteko.
Arrasatearren aldetik, hurrengo batean bisita
itzultzeko gonbita jaso genuen eta gure aldetik erantzuteko asmoa adieraziz
geratu zen hurrengo baterako konpromisoa hartua.
2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala
2018-01-27
Denbora tartetxo bat partidarik jokatu gabe egin ondoren, Azerizaharrak irrikaz gaude hurrengo topaketaren eguna iristeko. Arrasateko Herensugeak izango ditugu aurrez aurre.
Aurrekoetan bezala, ziur gaude oraingoan ere lehiaz, kiroltasunaz eta adiskidetasunaz osatutako jardunaldia izango dugula.
Lehenengo aldia izango da arrasatearrak, haiek bakarrik, etxean hartuko dituguna. Horretarako ere poz berezia daukagu.
Arratsalde bikaina igaroko dugu!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)