2018(e)ko urriakren 12(a), ostirala

Errepikatzeko modukoa!!

Errepikatzeko modukoa!!

Arratsalde bikaina igaro genuen Baionan, urriaren 6ko topaketan.
Hiru talde elkartu ginen: Medikuak, Ordizia eta Azeri Zaharrak.
Inori meriturik kendu gabe, onartu beharrekoa da Medikuak nagusitu zela alor guztietan.


Zelaian bera izan zen mailarik handiena eman zuena. Joko azkarra, serioa eta kiroltasunez
burutua. Hala ere, haiekin eduki genuen neurketan azeriok ere lan ona egin genuen eta 0-5eko
emaitzarekin bukatu genuen.
Bigarren neurketa, ordiziarren aurkakoa, ere galdu egin genuen, 5-10. Eta honetan ere lan
ona egin izanaren sentsazioarekin bukatu genuen.
Batzuentzat hirugarren neurketa bat ere izan zen, goierritarrek taldea osatzeko laguntza
behar izan baitzuten.
Beste bi taldetako batzuk aritu ginen eurekin. Kirol honek halako harreman bereziak
ezartzeko aukera ematen digu: une batean aurrez aurre eduki duzun aurkariarekin
hurrengo tartean orpoz orpo ari zaitezke.


Eta, jakina, zelaikoak bukatu ondoren Medikuak taldearen elkartean eduki genuen
hirugarren denbora. Etxekoek eskaini ziguten abegia are aipagarriagoa izan zen:
a ze tokia, a ze zerbitzua eta a ze sukaldariak!
Honetan emandako maila ez zen ordura artekoa baino kamutsagoa izan.
Eskuzabaltasun eta mimo handiz prestatutako otordua eskaini ziguten,
eta giro ederrean egon ginen guztiak batera.


Elkar agurtu arretik hiru taldeak Hernanin berriro elkartzeko aukera azaldu genien
eta daitekeena da datorren hilean berriro batzea.

MILA ESKER, MEDIKUAK!!!!



2018(e)ko urriakren 5(a), ostirala

2018-2019. BA GOAZ.....

2018/10/06 BAIONARA

Iritsi da denboraldi honetako lehenengo topaketarako data!

Urriaren 6an, larunbata, Baionara joango gara arratsaldeko 17:00etan Medikuak  taldearen eta Iruñeko eta Arrasateko lagunekin osatuko den beste talde baten aurka jokatzeko.

Irrikan gaude zelairatu eta jokoari ekiteko eta jakina, baita ondorengoetarako ere!