2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

2018/11/17

AZERI ZAHARRAK - GETXO (MUNGIA-ORDIZIA)


Saio gogorra joan den larunbatean Getxoko taldearen aurka eduki genuena.


Bizkaitarrek euren taldea Mungiako eta Ordiziako lagunekin osatu zuten eta talde zaildu baten irudia eman zuten Landaren.
Azerizaharrek ere talde osatua atera zuten, kopuruari dagokionean. Bertan jokatuta nabaritzen da errazagoa dela jokalariak biltzea.

Hasieratik serio hasi zen jokoa eta batzuk eta besteek ez zuten amore eman nahi izan intentsitatea jaisteri dagokionean. Hori dela eta epaileak lanak izan zituen jokoa zuzendu eta
beroaldiak baretzen.

Edonola ere, jokaldi politak ikusi ahal izan ziren eta errugbiaz gozatzeko aukera ederra eduki zuten zelairatutakoek. Alabaina, gertatu zen inork nahi izaten ez duen hori, baina denok gerta daitekeela dakiguna: lesioak. Min hartutakoren bat izan zen, eta parterik txarrena Gorka getxotarrak eraman zuen. Bihoakio hemendik besarkada handi bat eta aurki zelaian berriro topo egiteko desioa!


Azken emaitza 20-15ekoa izan zen, bisitarien alde.
Jarraian, hirugarren denborak ekarri zituen kidetasun uneak eta berriketaldirako paradak, jan-edanean. Aipagarria getxotarrek ekarritako oparia: euren jokalari baten egindako margolana, bi taldeetako jokalarien irudiarekin.
Eskerrik asko, Getxo, zuen bisita eta oroigarriarengatik eta laster arte!!

https://photos.app.goo.gl/Kr4mHqy7Nn1swXU3A

2018(e)ko urriaren 12(a), ostirala

Errepikatzeko modukoa!!

Errepikatzeko modukoa!!

Arratsalde bikaina igaro genuen Baionan, urriaren 6ko topaketan.
Hiru talde elkartu ginen: Medikuak, Ordizia eta Azeri Zaharrak.
Inori meriturik kendu gabe, onartu beharrekoa da Medikuak nagusitu zela alor guztietan.


Zelaian bera izan zen mailarik handiena eman zuena. Joko azkarra, serioa eta kiroltasunez
burutua. Hala ere, haiekin eduki genuen neurketan azeriok ere lan ona egin genuen eta 0-5eko
emaitzarekin bukatu genuen.
Bigarren neurketa, ordiziarren aurkakoa, ere galdu egin genuen, 5-10. Eta honetan ere lan
ona egin izanaren sentsazioarekin bukatu genuen.
Batzuentzat hirugarren neurketa bat ere izan zen, goierritarrek taldea osatzeko laguntza
behar izan baitzuten.
Beste bi taldetako batzuk aritu ginen eurekin. Kirol honek halako harreman bereziak
ezartzeko aukera ematen digu: une batean aurrez aurre eduki duzun aurkariarekin
hurrengo tartean orpoz orpo ari zaitezke.


Eta, jakina, zelaikoak bukatu ondoren Medikuak taldearen elkartean eduki genuen
hirugarren denbora. Etxekoek eskaini ziguten abegia are aipagarriagoa izan zen:
a ze tokia, a ze zerbitzua eta a ze sukaldariak!
Honetan emandako maila ez zen ordura artekoa baino kamutsagoa izan.
Eskuzabaltasun eta mimo handiz prestatutako otordua eskaini ziguten,
eta giro ederrean egon ginen guztiak batera.


Elkar agurtu arretik hiru taldeak Hernanin berriro elkartzeko aukera azaldu genien
eta daitekeena da datorren hilean berriro batzea.

MILA ESKER, MEDIKUAK!!!!



2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

2018-2019. BA GOAZ.....

2018/10/06 BAIONARA

Iritsi da denboraldi honetako lehenengo topaketarako data!

Urriaren 6an, larunbata, Baionara joango gara arratsaldeko 17:00etan Medikuak  taldearen eta Iruñeko eta Arrasateko lagunekin osatuko den beste talde baten aurka jokatzeko.

Irrikan gaude zelairatu eta jokoari ekiteko eta jakina, baita ondorengoetarako ere!



2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala



No hay texto alternativo automático disponible.


Hernaniko Azeri Zaharrak
CA Lormont Rugby
Landare Toki zelaian
Ekainak 2, arratsaldeko 18:00etan
Lagunarteko partida

2018(e)ko maiatzaren 6(a), igandea

MELGACHOS vs AZERI ZAHARRAK


Hitzik ez Vigoko irteera definitzeko. 

Hain izan da bikaina!!


Hasteko esker oneko hitzak baino ez zaizkigu ateratzen Melgachos taldea osatzen duten guztientzako.

Bidaia honek Azerien eta "marrazoen' arteko kidetasuna uztartzea eragin du. Gure Patxi haiena ere izatea ez da arrazoi makala. Horretaz gain, talde serioa bezain hurbila topatu dugu Galizian. Serioa antolamenduari dagokionean: jokalari kopuru handia, joko maila bikaina, gogorrak eta kiroltasunez jokatzen dutenak, epaile fin eta laguntzaileak, kategoriko hirugarren denbora.... eta hori guztia gutxi balitz, han egin dugun egonaldi guztian gurekin izan ditugu haietako batzuk.


Azeri Zaharrek jokoan emandako maila ere ona izan zen. Alabaina, galiziarren laguntza beharrezkoa izan zen jokoan sortutako bajak ordezkatzeko. Ezer larririk ez, baina bidaiak erantsitako nekeak eta aurreko taldearen mailak partidaren azken zatia oso maldatsu bilakatu zuen,  15-10 emaitzarekin.

Bukaeran geratu zaigun aldartea are hobea da jakinik datorren denboraldian melgatxoak Hernanin jasoko ditugula jakinda.

Moitas grazas Melgachos ¡Vostede é moi grande!

Besarkada handi bana. Laster arte!!!!

2018(e)ko apirilaren 28(a), larunbata

MELGACHOS-AZERI ZAHARRAK

APIRILAK 29. Igandea. Goizeko 11:00etan
Campo As Lagoas.
Campus Universitario de Vigo


2018(e)ko otsailaren 20(a), asteartea

AZERI ZAHARRAK - SAPU ZAHARRAK

LAGUANARTEKO PARTIDAREN KRONIKATXOA

Espero genuen eta halaxe izan zen: topaketa gogorra.

Joan den maiatzean elkartu ginen lehenengoz bi taldeak eta orduan ikusi genuen talde sendoa zela. Durangon izan ginen hartan, Sapuak izan ziren nagusi markagailuan bezala zelaian ere.

Oraingo topaketa hau parekatuagoa izan zen, baina partidako entsegu bakarra Azeriek lortu zuten. 5-0 etxekoen alde, beraz.

Esan liteke zelai lokaztuak baldintzatu egin zuela bi taldeen jokoa, bereziki eskurakoa, eta motzean gehiago jokatzera bultzatu zuela.



Hirugarren denbora bikaina eta giro ederrean joan zen. Topaketan garaile, kiroltasuna eta bi taldeen arteko harreman sanoa. Eta txapelduna, epailea. Detaile polita eta eskertzekoa eduki zuten durangarrek bere ekarpena goraipatu eta saritzen.
Azerizaharrok aurtengo denboraldirako hitzordu guztiak zehaztuta geneuzkalakoan ginen, baina agian udaran beste behin jokatzeko aukera agertu zen, berriro ere Sapuzaharrekin
jakina. Ea hala izaten den.


ARGAZKIAK 
(ARGAZKILARIA-"FRAI"-ALBERTO ELOSEGI)





















2018(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak



Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak. Landare. Urtarrilak 2018. Lagunarteko partida

Topaketa bikaina eduki genuen Arrasateko lagunekin. Giro fresko baina eguzkitsua, zelaia biguna, nahiko urtsua eta lokaztu samarra, alegia eskola zaharreko jokalariok estimatzen dugun modukoa, horrek eskura egiten den jokoa laguntzen ez duen arren. Eta, gainera, aurrez-aurreko lehiatua.

Nahiko hasiera parekatuaren ondoren, joko-denboraren erdi aldera markagailuan tartetxoa osatzea lortu genuen Azerizaharrok. Eta amaierako emaitza geure aldekoa izan bagenuen ere, partidaren azken atalean Herensugeek hartu zuten ekimena. Horren aurrean, etxekook defentsa lanetan gogotsu saiatu behar izan genuen aurretik lortutako aldeari eusteko.



Edonola ere amaieran irabazle kiroltasuna eta bi taldeen arteko adiskidetasuna.

Hirugarren denbora ere ilusio bereziz prestatua izan zen, nolabait ere aurreko aldietan haiengandik jasotako arretaren esker ona adierazteko.

Arrasatearren aldetik, hurrengo batean bisita itzultzeko gonbita jaso genuen eta gure aldetik erantzuteko asmoa adieraziz geratu zen hurrengo baterako konpromisoa hartua. 






2018(e)ko urtarrilaren 19(a), ostirala

2018-01-27

Denbora tartetxo bat partidarik jokatu gabe egin ondoren, Azerizaharrak irrikaz gaude hurrengo topaketaren eguna iristeko. Arrasateko Herensugeak izango ditugu aurrez aurre.

Aurrekoetan bezala, ziur gaude oraingoan ere lehiaz, kiroltasunaz eta adiskidetasunaz osatutako jardunaldia izango dugula.






Lehenengo aldia izango da arrasatearrak, haiek bakarrik, etxean hartuko dituguna. Horretarako ere poz berezia daukagu.

Arratsalde bikaina igaroko dugu!!