2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak



Hernaniko Azeri Zaharrak - Arrasateko Herensugeak. Landare. Urtarrilak 2018. Lagunarteko partida

Topaketa bikaina eduki genuen Arrasateko lagunekin. Giro fresko baina eguzkitsua, zelaia biguna, nahiko urtsua eta lokaztu samarra, alegia eskola zaharreko jokalariok estimatzen dugun modukoa, horrek eskura egiten den jokoa laguntzen ez duen arren. Eta, gainera, aurrez-aurreko lehiatua.

Nahiko hasiera parekatuaren ondoren, joko-denboraren erdi aldera markagailuan tartetxoa osatzea lortu genuen Azerizaharrok. Eta amaierako emaitza geure aldekoa izan bagenuen ere, partidaren azken atalean Herensugeek hartu zuten ekimena. Horren aurrean, etxekook defentsa lanetan gogotsu saiatu behar izan genuen aurretik lortutako aldeari eusteko.



Edonola ere amaieran irabazle kiroltasuna eta bi taldeen arteko adiskidetasuna.

Hirugarren denbora ere ilusio bereziz prestatua izan zen, nolabait ere aurreko aldietan haiengandik jasotako arretaren esker ona adierazteko.

Arrasatearren aldetik, hurrengo batean bisita itzultzeko gonbita jaso genuen eta gure aldetik erantzuteko asmoa adieraziz geratu zen hurrengo baterako konpromisoa hartua. 






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina