2018(e)ko azaroaren 23(a), ostirala

2018/11/17

AZERI ZAHARRAK - GETXO (MUNGIA-ORDIZIA)


Saio gogorra joan den larunbatean Getxoko taldearen aurka eduki genuena.


Bizkaitarrek euren taldea Mungiako eta Ordiziako lagunekin osatu zuten eta talde zaildu baten irudia eman zuten Landaren.
Azerizaharrek ere talde osatua atera zuten, kopuruari dagokionean. Bertan jokatuta nabaritzen da errazagoa dela jokalariak biltzea.

Hasieratik serio hasi zen jokoa eta batzuk eta besteek ez zuten amore eman nahi izan intentsitatea jaisteri dagokionean. Hori dela eta epaileak lanak izan zituen jokoa zuzendu eta
beroaldiak baretzen.

Edonola ere, jokaldi politak ikusi ahal izan ziren eta errugbiaz gozatzeko aukera ederra eduki zuten zelairatutakoek. Alabaina, gertatu zen inork nahi izaten ez duen hori, baina denok gerta daitekeela dakiguna: lesioak. Min hartutakoren bat izan zen, eta parterik txarrena Gorka getxotarrak eraman zuen. Bihoakio hemendik besarkada handi bat eta aurki zelaian berriro topo egiteko desioa!


Azken emaitza 20-15ekoa izan zen, bisitarien alde.
Jarraian, hirugarren denborak ekarri zituen kidetasun uneak eta berriketaldirako paradak, jan-edanean. Aipagarria getxotarrek ekarritako oparia: euren jokalari baten egindako margolana, bi taldeetako jokalarien irudiarekin.
Eskerrik asko, Getxo, zuen bisita eta oroigarriarengatik eta laster arte!!

https://photos.app.goo.gl/Kr4mHqy7Nn1swXU3A

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina