Hernani RCE beteranoaren taldea
Hernani Azeri Zaharrak errugbi taldea
2017(e)ko maiatzaren 31(a), asteazkena
Egun oso
bereziaren barruan kokatu behar dugu AzeriZaharren azken partida: Durango Rugby
Taldearen 30. urteurrenaren ospakizuna.
Errugbiaren jai
galanta izan zen, goizeko lehenengo ordutik arratsaldera bitarte etengabean
jokatu baitziren partidak Arripausuetako zelaian. Beterano mailakoen artekoa
15:30etan hasi zen, bi elkarteen arteko familia argazki nagusia atera ondoren.
Guztientzako
arerio nagusia bero sapa beldurgarria izan zen. Zelaiko markagailuak 38º
markatzen zituen “zaharrak” jokoan ari ziren bitartean. Edonola ere etxekoentzat jasangarriagoa izan
zela esan liteke, ia une oro erasoan aritu baitziren. Azeriek defentsa lan ona
egin arren, Sapuak 10-0 nagusitu ziren, birritan iritsi baitziren entsegu
eremuraino.
Partida gogorra
izan zen eta amaieran ez zen luzaketak egiteko kemenik ere geratzen. Bi taldeek
aldageletara jo zuten ahal bezain laster.
Hortik aurrerakoak, ordea, aurreko ahaleginari ordainak hartzekoak izan ziren: hirugarren denbora bikaina, lagunarteko giro apartean gozatua, eta haren ostean laugarrena etorri zen, afaria eta dantzaldiarekin , eta batzuentzat baita bosgarren denbora ere (horiek beste batean kontatzeko utziko ditugu).
Esan liteke ospakizun honek bi klubak are gehiago elkartu dituela eta, jakina, SapuZaharrekin berriro topatzeko bidea ezarrita geratu da. Zorionak Durango Rugby Taldeari oro har eta bereziki SapuZaharrei !!! Oso eskertuta eta harro sentitzen gara egun handi hau zuekin partekatzeko aukera eskaini diguzuelako!!! Bejondeizuela!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina